Improshow BertsoTag

Kaixo,
 
iritsi da eguna, Euskal Herria berriz Munichera ekarri dugu!
 
2016ko azaroak 25ean, arratsaldeko 20:00etan, “ImproShow – BertsoTag” ekitaldia ospatuko dugu Municheko Max Emanuel Brauerei-ean (Adalbertstrasse 33, 80799 München).
 
Bertan, Amets Arzallus eta julio Soto txapeldunek, euskal dantzaria eta musikariekin batera, bat-bateko bertsoak abestuko dizkigute (Bertsoak momentuan bertan itzuliak izango dira; honek guztia oraindik interesgarriagoa egingo du ekitaldia). Ondoren, Garilak 26 taldeak kontzertu berbenero bat eskeiniko digu eta bukatzeko festa bat egingo dugu itxi bitartean.
 
Eta hau dena 10€-ko sarreraren truke!!
 
Sorpresatxo goxo bat ere irabazi dezakezu etortzen bazara!
 
Ikaragarria izango da, anima zaitez eta azaldu ekitaldira!!
 
Ondo izan

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*