Korrika 19: Amets Arzallusen bertsoa

Urepeleko ardi galduak
Munitxera ginenak jin,
orduz geroztik erdi herrimin
eta erdi euskaramin…
Baina korrika iritsi zaigu
zangoak hain ditu arin,
kanta dezagun, mintza gaitezen,
eginez beti eragin,
hizkuntza zahar hau mapa berritan
bizirik agertu dadin.

Munitxtarrori iritsi zaigu
bustitzeko tenorea,
gurea baita munduan nunahi
landa litekeen lorea;
nahiz historiak sagardoari
eman dion balorea,
edo lekuka hartu izan duen
ardoaren kolorea,
euskarari ere gustatzen zaio
garagardo zaporea.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*