Korrika 19 : Info

Kaixo,

Anima zaitez Martxoak 22an Munichen antolatuko den “Korrika 19”-an parte hartzera!

“Korrika” AEK-k antolatuko lasterketa erraldoia da, 1980 geroztik bi urterik behin Euskal Herriko herri eta hiriak zearkatzen dituena.Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Duela bi urte, Munitxeko Euskal Elkarteako kideok “Korrika 18” antolatu genuen eta aurten berriz egin nahi dugu.

Laburbilduz:

Zer: “Korrika 19”, Euskara sustatzeko lasterketa.
Noiz: Igandea 2015.03.22, 15:30tik 16:30ak arte.
Topagunea: Max-Joseph-Platz, München
Ibilbidea: Max-Joseph-Platzetik Geschwister-Scholl-Platz(Uni)-ra arte, 1.5km.
Beharrezkoa: Zapatila erosoak eta umore ona.

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika!

Agur bero bat,
Munitxeko Euskal Elkartea e.V.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*